XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DEFINIZIOAK

MIGRAZIOA

Hemen erabilitako migrazio-kontzeptua egoitza-aldaketaren baliokide da; nahiz eta, definizioz legezko egoitza-aldaketa jasotzen den, migrazio-mugimenduen estatistikaren asmoa pertsonen ohiko egoitzan izaten diren aldaketa guztiak atzematea da.

EMIGRAZIOA

Jatorria EAEko udalerri batean izanik helburua erkidego horretatik kanpo, atzerria barne, duten migrazioak dira.

INMIGRAZIOA

Jatorria EAEtik kanpoko udalerri batean izanik, atzerria barne, helburua EAEn duten migrazioak dira.

EREMUA

Lurraldearen zedarritzeari dagokio, EAEko lurralde-mugek nola zedarritzen duten lurralde hori; beraz, bi eremu-mota bereizten dira: barnekoa, mugimenduak edo dagokion saldoa EAEren barruan gertatzen direnean. eta kanpokoa, mugimendu horiek EAE-ren eta Estatuko beste erkidegoen edo atzerriaren artean gertatzen direnean.

BARNE-MIGRAZIOA

Jatorria EAEko udalerri batean izanik helburua ere erkidego horretako beste udalerri batean duten migrazioak dira.

UDALERRI BARNEKO MIGRAZIOA

Udalerri baten barneko egoitza-aldaketak dira, zentsu-sekzio baten beraren barnean gertatzen direnak barne.

MIGRAZIO-SALDOA

Eremu geografiko jakin bati buruz, migrazio-saldoa batzuetan migrazio garbia ere esaten dena migrazioagatiko sarreren eta arrazoi berarengatiko irteeren arteko diferentzia da; ondorioz, horren zeinu positiboak edo negatiboak adierazten du sarrerak irteerak baino gehiago direla, edo alderantzizkoa.